Santa Klara geuria!
Donostiako Santa Klara uhartia eibartarrona da. Kapitalaren zapalkuntzak eraginda, historiak ez du jaso zehazki zein gerratan izan zen; baina ahozko ondarearen arabera, Santa Klara eibartarrona da. Donostiarrek Frantsesen aurkako guda batean, arma-faltan, eibartarrei erosi zizkieten armak. Dirurik ez, eta ordainetan Santa Klara uhartea eman.
Historia idatziak jaso ez duenez, ezin dugu zehaztu zein gerratan izan zen. Badirudi “San Luisen ehun mila semeak” Donostiara sartu zirenean (Konbentzio gerra) izan zitekeela, baina ez dago argi. Zailago dirudi Napeleondarren garaian izatea, honek biztanle gehienak barruan harrapatu baitzituen. Kasu hortan, kanpoan zegoen norbait izan beharko zen, eta zor bitxia dirudi, Donostia osoa kiskali eta herritarrak hilda baitzeuden. Hala ere, horrek beste hipotesi bat irekiko luke: desesperazioaren eraginez Santa Klara momentu horretan eibartarrei entregatzeko prest egitea.
Edozela ere, gure eibartar arbasoek armagintzan egindako lanaren ordaina da Santa Klara, zor historikoa, Eibarko herriak aldarrikatu behar duena. Santa Klara geuria!